Alegri'ko gazte alaya'ri
Urdangarin, Jose
1
Milla gaņera bederatzireun da
ogeita amaikako urtian,
soziedade bat jarri genduen
Gipuzkoako partian;
beren izena ŦGazte Alayakŧ
puntuz dago Alegrian,
ez deu gaņera ukatuko
bizi geraden artian.
2
Kuadrilla batek pentsatu gendun
soziedade bat jartzia,
merezi du ta gogok emandit
bertsuak ateratzia,
lagun guziyai galdetu diet
nai alduen publikatzia,
baietz esandie, publikatzeko
neonek nai dedan guzia.
3
Lendabiziko zer in genduen
eman biat aditzera,
gobernadorengana juan giņan
baimena eskatutzera;
gobernadorek ontzat emandu
soziedade au jartzia,
baita paperak bialdu ere
andik eun batzuetara.
4
Inauguratu biar genduen
besperako egunian,
lagun guztiak sayatu giņan
urrengo euneako lanian
atzalden lorek ekarri eta
prestatu iņulabarrian,
adornu ederrak iten bakigu
gogoz aste geranian.
5
Garagarrillaren zazpian
inauguratu genduen
egun artantxen etzan atsegiņ
Gazte Alayen inguruan,
rotulua ere toki egokin
goizetik jarriya zuen,
dotore asko adornatuta
bandera baten onduan.
6
Itzean bezela juntatu giņan
danok amaikak aldian,
goizetikan umore on bat
pasatutzeko idian,
guztiok nola baigendun bad
dibertitu egin naian,
soseatutzen errexa alda
onelako sasoian?
7
Batek soņua jotzen zuan da
beste guztiak kantari,
lagun guztiok goizetikan
txit alai giņaden jarri,
salda ederra artu genduen,
ardo txuria edari,
egun artan ez gendun pasa
iņoiz aņa egarri.
8
Egun artan asko aitu ziran
alkarren arten esaten:
-Kale Berako Gazte Alayak
Ąai zer umore daukaten!
batzuk soņua jotzen dute ta
bestiak dira dantzatzen,
gazte oyek beren artian
broma ederrik due pasatzen.
9
Arraltsaldeako orkestina
Andoaindik gendun ekarri,
bi mutill gaztek dibersiua
oso ederra zuten jarri,
soņua franko jo zuten, bai,
guztin entretenigarri,
ederragorik ez da oraindik
erri ontara etorri.
10
Etorri ziran arratsaldian
irut'erdiak ingurun,
bazkaldu ondo ta orduntxe jenden
dibertitzeko modun,
estaziyo jetxi ordurako
pieza ederra aitu gendun
pentsatzen ez gendun obegorikan
izan biarzanik mundun.
11
Urrena Ąaltza Gaztiak! juaz
juan giņan lokal aldera
jende guzia begira jarri zan
jetxi ordurako kalia,
kostako zaye beste batzueiri
soņua ala jotzia,
oso gustora juan giņaden
kafetxo bana artzera.
12
Kalejira egin genduen
kafetxo bana artian
Ągora Gazte Alayak! esaten zuenak
makiņatxo bat baziran
gure atzetik gu abonatuz,
ezagun asko juan ziran
egun alayagoik ez dot pasatu
nere denbora guztian.
13
Egun artan bi emakumen arten
konbertsaziyo auxe aitzen zan
batek bestiai galdetzen zion
ia zer pasatutzen zan
por si akaso Kale Bera ortan,
aber bodan bat ote zan,
orduko soņu ta istilluakin
ura oso arritu zan.
14
Ez degu uste geradenikan
iņor alkarren etsayak,
guztiok gera alkarrentzako
amorioso ta ernayak,
deseo aundiz artuak dira
soziedadeko sustrayak,
deadar garbi bat egin dezagun
Ągora Gazte Alayak!
15
Afaria gendun enkargatua
egun artako danontzat,
nola soziyo ala ezagun,
baita ere parrokianonzat,
gure egun artako dibersiyua
danak eman zuten ontzat,
zer esanikan ezda esaten
ondo portatzen danantzat.
16
Dantz'aurria ere arratzaldian
ederki gendun atera,
dantza sayubat inda jun giņan
afaltzera danok batea,
afal onduan berriz juan giņan
dantza gogor egitera,
zer dibertsio pasa genduen
ortik kontuak atera.
17
Etxafueguak naiz batiaz da
zigarro puruk erretzen,
neskatx da mutill asko dantzan ta
dibersiyo etzan faltatzen,
gare egun artako alaitasuna,
olaxe zan bai bukatzen,
egun alayagorik pasatutzerik
nik ezdet baintzat pentsatzen.