Lourdes'ko Amari
Urbiņeneako Itxua
Sortzez ta gero beti zerana garbiya
Arren izan, Maria, gutzaz errukiya.
Lurdesko gure Ama txit agurgarriya
Maite zenduelako bai gazte garbiya
Bernarditari egin zenion graziya
Zure agertze bikain osasungarriya.
Jaungoikoagandik guk zerbait nai ba-degu
Bere Amaren izen donean eskatu
Bear deguna errax iritxiko degu
Zerutikan Mariak laguntzen ba-digu.
Kristauak suturikan sinismen biziyak
Mesede billa gatoz, pozturik guztiyak:
Maria, jo gaitzala gu zure errukiyak,
Batez ere mindunak eta elbarriyak.
Urtetan egon arren txit elbarritua
Osatu dezakezu Ama Lurdeskoa
Zeruko indarrez zaude guztiz indartua,
Maria, zugan dago Jaunaren eskua.
Eriyai osasuna, itxuai argiya,
Itza mutuai eta gorrai entzundiya,
Ematen dizkiezu Ama maitatiya,
Beti zerana ona ta garbi-garbiya.
Biotzetikan, Ama, dizugu eskatzen
Zere seme-alabai laguntzeko arren:
Gure etsai guztiyak beti garaitutzen
Jaunaren bitarteko Zu zaitugu jartzen.