inprimatu
Euskara nai degu
Izenburua:
Euskara nai degu
Sinadura:
Urbiņeneako Itxua
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urbiņeneako Itxua

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
745.zk.
Orrialdea:
2

Euskara nai degu

 

Urbiņeneako Itxua

 

 Ni sortu ninduzun Amatxo zu ere

 Lan asko egiņa Euskararen alde:

 Beste izkuntza danen gaņ zerea maite

 Utzi etzenduan Jainkoak il arte.

 

 Bizi ba-ziņazke, Amatxo maitea,

 Zigur-zigur nuke nik au entzutea:

 "Beti gorde zazu Euskara maitea,

 Bestela etzera zu nere semea."

 

 Entzuleak entzun! zer esaten detan

 "Euskaltzalea naiz ta ala nai det izan

 Euskara maite det nik bene-benetan

 Amatxo bezela biotz barrendikan".

 

 Amatxo kutuna, zure bularretik

 Artu nun izkuntza ez det utziko nik:

 Au amitatu nuan txiki-txikitatik

 Nere biotzean bizi da geroztik.

 

 Amatxo maitea, zeruan ba-zaude

 Ez-nazazula utzi zuk lagundu gabe:

 Euskaldun guztiak egiņ nai gaituzte

 Euskara kendu ta erderaren jabe.

 

 Euskaldnnak gera, euskara nai degu

 Gure gauza da-ta eziņ iņork kendu:

 Euskaltarrak geren izkuntza maitatu

 Bizi geran arte BERARI jarraitu.

 


inprimatu