inprimatu
Pelota jokoa
Izenburua:
Pelota jokoa
Sinadura:
Urbi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urbi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
650.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pelota jokoa

 

Urbi

 

 -I-

 

 Esan liteke pelota dala

 antziņako zugaitz zarra,

 Lurrari eldu ziņon geroztik

 luzatu zendun adarra.

 Gaur egun, berriz, mundu gurian

 artuta zaude indarra.

 Baiņa alare eusko lurrean

 daukazu zure zuztarra.

 

 -II-

 

 Beraz, pelota jokoa zera

 lur ontan sortutakoa.

 Noiz eta nortzuk ori ez dakit,

 bakarrik entzundakoa.

 Argatik deitzen dizugu denok

 pelota euskal jokoa.

 Txukuna eta garbia zera

 iņor ez bezelakoa.

 

 -III-

 

 Pelotai zarrak onak ziranda,

 baita oraingo berriak.

 Ankak azkarrak, begiak argi.

 eta bigunak gerriak.

 Alkandora ta galtza txuriak.

 gerriko urdin, gerriak.

 Nor noren aurka arituko dan

 antzemateko erriak.

 

 -IV-

 

 Txukuna eta garbia dala

 esan det gure pelota.

 Eta gaur egun jokatutzen da

 gaiņera modu askota.

 Batzuek joka ari zaizkizu,

 besteak artuta bota.

 Joko maitea, gaur ez al zaude

 piskaren bat gaitzak jota?

 

 -V-

 

 Zer da ikusten dana gaur egun

 frontoi batera joanik?

 Pelotari ta gaiņuntzekoak

 asko erderai emanik.

 Korredoreak joko egarriz.

 or ez dago zer esanik.

 Nork esan joku au giro ontan

 ibili bear zuanik.

 

 -VI-

 

 Sortuz geroztik izango zendun

 makiņat bat aldaketa:

 gaur egun, berriz, nunai daukazu

 joko ta erakusketa.

 Frontoi geienak ikusten dira

 daudela jendez beteta.

 Asko ta askok jokua beste

 ametsik ez daukateta.

 

 -VII-

 

 Gure errian sortu ziņan zu,

 ez jakin zenbat urteko.

 Gure egintza guk euskaldunok

 ez gendun ondo beteko.

 Diru geiegi ikusten det nik

 dabillela or tarteko.

 Ez da ederra txukun da garbi

 luzaroan irauteko.

 

 -VIII-

 

 Zugaitz, ederrak ikusten dira

 dijoazela iartzen,

 beren ondoan sasi ta untzak

 asten badira indartzen.

 Pelota ere ederra degu,

 joan liteke zatartzen,

 sasi ta untzak ebakitzeko

 aizotzik ezpada artzen.

 

 -IX-

 

 Jaiotzatikan garbia danak

 garbi bear luke segi.

 Orregatikan zikinkeriai

 eman daiogun aurpegi.

 Pelotan alde egin dezagun,

 ez gaitezen izan nagi.

 Al dan guzia eginda ere

 ez da izango geiegi.

 


inprimatu