inprimatu
Mirarienak
Izenburua:
Mirarienak
Sinadura:
Uranga, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1105.zk.
Orrialdea:
44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mirarienak

 

Uranga, Xabier

 

 Lehen eta bizi egun on bat

 nuen opa beharko,

 inork hitzok irakurtzen

 balitzait arituko,

 agian izan litezke

 zu zertxobait pozteko,

 hala bada ziur nago

 hau dela onerako.

 

 Gure herria, Mutriku den

 Parroki eder horretan,

 gertaera asko dira

 izanak, bai, benetan;

 hautariko bat nator

 azaltzeko asmotan,

 inork ez nazala, Jauna

 gero egin errietan.

 

 Eliztar maite maiteok

 jakingo duzuenez,

 egunero izaten dira

 mezak, denak gure onez;

 Ebanjelioa mezetan

 irakurtzen dugunez,

 mirariak ahatutzeko

 ez gaude gu beldurrez.

 

 Behin batean gertatu zen

 zena behar gertatu,

 Ebanjelioaren ondoren

 sermoiaz predikatu,

 mirari haundi baten buruz

 zitzaigun, bai, mintzatu,

 ogi-arrai banaketa

 ongi behar da ulertu.

 

 «Nebarrebok hau da dugun

 mirari haundiena,

 bost mila ogiz Jesukristoz

 lasai egin zuena, '

 hiru mila arrai gainera,

 txitxarroa gehiena,

 bost gizonei jaten eman

 sinesten gaitza dena!»

 

 Garbi dago gure apaiza

 egin zela okertu,

 eta Jose eliztarrak

 hala zion agertu,

 hura kontura zenean

 zuela hanka sartu,

 erantzun zion Joseri

 ez zela nahita errutu.

 

 Denbora igaro arren

 apaiza han zegoen,

 lotsa hura pasatzea

 batere erreza ez zen,

 gure Jose ere bestalde

 trebea adarra jotzen:

 «Neuk ere mirari hori

 asmatuko osatzen».

 

 Nahiz eta izugarriz izan

 pasatu zen denbora,

 hala eta guztiz ez ziren

 gauzak itzuli onera,

 berriro ere digute

 Ebanjelioa gogora,

 aurten ere han geunden

 begira Aldarera.

 

 Eta aurtengoan apaiza

 ezer errutu ez zenez,

 Aldaretik Jose ikusi

 eta seinala hatzaparrez,

 ea aurtengo miraría

 egingo zuen ala ez,

 galdegin zion apaizak

 oso jenio txarrez.

 

 «Apaiz Jauna -esan zion-,

 ez hau hau txarrera,

 baina badirudi iaz

 jana zela Sobera,

 soberako horrekin aurten

 bete ondoren platera,

 gosea duenak behintzat

 asetuko gustora».

 


inprimatu