inprimatu
Zuri!
Izenburua:
Zuri!
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
163.zk.
Orrialdea:
3

Zuri!

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 I

 

 Nere biyotzak nai da zuria

 Bereganatu benetan,

 Jarri dediyen uda-berriko

 Landare gisa loretan;

 Beti asmo bat, naguelako

 Zugan pentsatzen, neketan,

 Barren guztiya daukat sutua

 Amoriyozko garretan.

 

 II

 

 Ez nau aspertzen itz egitian

 Esaten detan egiyak,

 Zuri begira nagola jartzen

 Zaizkit lausorik begiyak;

 ¿Nola dirade mintzen aserrez

 Pakean dauden erriyak?

 Alashen digu mintzen biyotza

 Maitazunaren sauriyak.

 

 III

 

 Goyor eldu dit zureganuntza

 Maitazunesko tratuak,

 Ez da ukatzen biyotzetikan

 Iztetzen zaitan kantuak

 Indar gabetu zaizkit besuak

 Belaunak eta zankuak,

 Neurtzen ditut bide orretan

 Neretzat dauden pausuak.

 

 IV

 

 Nere amets au izan liteke

 agiyan zerbait okerra,

 Bañan chinistu ez nezake nik

 Maite guztizko okerra;

 Zu zera nere lo galtzallia

 Zu, nere betiko gerra;

 Eichtariyentzat den bezelashen

 Gari soroko eperra.

 


inprimatu