inprimatu
Zer da endaya?
Izenburua:
Zer da endaya?
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
112.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zer da Endaya?

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Galde chiki au nik egin nuben

 eta nere jakin nayak,

 Ormazabal-en erakusmenez

 arkitu zituen gayak;

 apaiz jaun onek diyo irin ta

 zay bereshirik bayak,

 uste dituen gisa, mugartez

 bereish ginduen anayak.

 

 Emen bezela dira an ere

 nekazari eta artzayak,

 emen bezela, mendi, basoak,

 baratzak eta zelayak;

 emengo gisa dira oiturak

 gozakitzu ta lasayak,

 nola diraden Ama Euskaran

 seme on, gure anayak.

 

 Emen bezela dira damacho

 jostalari ta alayak,

 emen bezela chukunkirotsu

 apaindutako aurzayak;

 emen bezela diye beyari

 deitutzen "aida" itzayak,

 "Aita gurea" euskeraz esan

 oi duten gure anayak.

 

 Emen bezela dira aitzur ta

 nekazaritzako layak,

 emen bezela lur lanketako

 koipe zimaur osakayak;

 emen bezela berotzen ditu

 eguzkiyak lar errayak,

 au orla dala, ¿nola mugartez

 bereishten gaitu anayak?

 

 Ala bearrez berishten ditu

 Bidasoako ibayak,

 Irun, Beobi, 0ndarrabiya

 mordoshka bateko blayak;

 ¿zergatik gera onla bereishki

 arkitzen, diyo Endayak,

 denak seaska batean etzi

 geran euskaldun anayak?

 

 Gauza guztiyak ekartzen ditu

 amaki bere garayak,

 goratzen duben gisa, Dierri

 burur zapiya agayak;

 gure euskara zabal dezagun

 aita zar, nola galayak,

 beraz garbiro mintzaturikan

 musutzen geran anayak.

 

 Emen bezela dira erreka

 ayetan ere izayak,

 emen bezela arpegi eder

 aingeruzkuen bisayak;

 omen bezela jartzen dituzte

 Elizan beren eztayak

 uztarpeturik maitasunezko

 bizotz bi katibagayak

 mugaz aruntztik bizitzen diran

 euskaldun gure anyak.

 


inprimatu