inprimatu
Urnieta-n egun bat
Izenburua:
Urnieta-n egun bat
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
132.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urnieta-n egun bat

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 San Migel egun goizeko eskill

 soñuak nigan zekarren,

 Urnieta-ko jai-tze onaren

 poza pishturik chit barren;

 barkaziyozko opatze onez

 izan gaitezen elkarren,

 utsegiterik egiten badet

 barka zadazute, arren,

 

 Iru aingeru ego gabien

 aurkeste zoragarriya,

 izan zan nere biyotzarentzat

 mugiko goragarriya;

 ametsa zala, ustez neguen

 alako egi garbiya,

 berai begira itza moteldu

 zitzaidan: ¡ura larriya!

 

 Mintzatu nai, ta iñola eziñ

 nuben mingaña mogitu,

 banirudiyen amoriyosko

 zumoz nitzala orditu:

 nere biyotzak mogitze oyek

 aldizlka izan oi ditu

 ez nezake nik luma muturrez

 amoriyorik neurritu.

 

 ¿Zer deritzazu ¡ama shakarra

 noraño zuaz, noraño?

 orren shamurki ez det sentitu

 zure muturra gaurdaño;

 ¿Zer da munduan aundiyagorik

 amoriyua dan baño?

 bere iturri gozotik betez

 tanto batzitek nidaño.

 

 Amoriyaun dago iturri 

 ezekai eder goshua;

 zeñak aundiro pizkortzan duben

 biyotz maitati gaishua;

 bera da gure izaeraren

 neurkai zuzen goichua,

 eta biyotza, damacho edo

 galai gaztien oi chua.

 

 ¿Nola chori bat jatiagatik

 eroritzen da zepora,

 gure burua zaigun bezela

 erortzen biyotz berora?

 ala sartzen da amoriyua

 bere izate ero-ra,

 azaleratu ditzan egintza

 on aunditsuak gerora.

 

 ¿Nola Melchora Zubillaga nik

 ez det izango goguan,

 baldiñ pikortze alaigarri bat

 sortu baziran kolkuan?

 ¿Ez da choriya pozik arkitzen

 dabillenian soruan?

 ni era ala arkitu nitzan

 ikusi nuben orduan.

 

 Rosario ta Angeles ziran

 orrek zituben bi lagun,

 Garagorri, ta Zabala-tarrez

 diranak ondo ezagun;

 damacho aben eskontza on bat

 denak biyotzez nai zagun,

 ta luzaroko osasun ona

 berantzat opa dezagun.

 


inprimatu