inprimatu
Union Artasana-ri
Izenburua:
Union Artasana-ri
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
248.zk.
Orrialdea:
2

Union Artesana-ri

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Munduban oso famaz beterik

 Elkargo on au da arki,

 Irteten dana festa denetan

 Biziro ondo ta argi;

 Festetarako gaztetazuua

 Nola ez bai-degun aski,

 Bat egiñikan zarrak berriro

 Zaizkigu biurtzen aurki.

 

 Ez dakit ondo mintzatzem naizen

 Bañan zerbait nai det esan,

 Laguntazuna nolakua dan

 Jendeak gaur jakin dezan;

 ¿Ura nola da mugi geldiyan

 Ibiltzen goi bera presan?

 A a berean dabill bat azun

 Au guztiz ez dediñ etzan.

 

 Iñure eta pazingillean

 Iduriz ziranak irten,

 Ez dira iñoiz gal etzirikan

 Beren leku goitik jeisi on;

 Festerako da bat-azun ontan

 Beti su aundiya pisten,

 Argatikan du fama goitsua

 Mallan lenena iristen.

 

 Fama zarrari antzi zaiyoz

 Zar, ta gazteak umorez,

 Pinta dezagan bear bezela

 Merezi duben kolorez;

 Ez degu bear galdu gazteak

 Zarrak egiña dolorez,

 Bizi dediyen bandera zarra

 Bat azunarez onorez.

 

 Baziruriyen zeguela chit

 Elkartazun au etzana,

 Bañan guziyak goguan degu

 Zarrak lendikan esana;

 Lomorrotikan jeiki da berriz

 Len esna izan oi zana,

 Biba zar eta gazte langille

 Biba... Biba Artesana.

 


inprimatu