inprimatu
Pedro Brau
Izenburua:
Pedro Brau
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
304.zk.
Orrialdea:
2

Pedro Brau

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Gaurko egunak nola

 Nauen oroi-azi,

 Bear dizut iskribus

 Ondo adi-azi;

 Beragatik lan ontan

 Gogotus naiz asi,

 Pelotarako bota,

 Dezu zembait azi.

 

 Askok jakin lezake

 Zu zeiñ zeran, noski,

 Au iskribatzen oso

 Arkitzen naiz pozki;

 Zure semeak eman

 Dute zembait ortzki,

 Aski jende jarririk

 Barrundikan otzki.

 

 Beren lanik semeak

 Ez dizute uka,

 Baizik dizute malko

 Garratz asko chuka;

 Biyotz onez dutenak

 Maitasuna truka,

 Guchitikan askora

 Lezateke buka

 

 Iskribatzen ari naiz

 Guztiz egiyazki,

 Batzuentzat zuzen ta

 Bestientzat naski;

 Ez det uste esan au

 Dala oso gaizki;

 Gai laburra da, eta

 Izango det aski.

 


inprimatu