inprimatu
Opa dizuet
Izenburua:
Opa dizuet
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
131.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Opa dizuet

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Eguzkiyaren argitasuna

 poz aundikotzat deguna,

 amoriyozko biyotz ederra

 irazekitzen diguna,

 da guretzako chit mugitiya

 samur, goso, ta biguna,

 Zerutikako bero indardun

 koipe urtzalle leguna.

 

 ¿Nola eguzki osakitsuak

 alai jartzen du minduna,

 eta argitu goya odoyez

 daguenian illuna?

 ala garbitu nai du biyotzak

 ezkeintzez opa dizuna,

 edo osatu borondatezko

 itzez, agindu zizuna.

 

 Gurutzeakin beteko dezu

 oraiñ arteko utz-una,

 bera da zure maitasunaren

 jabe egingo zaizuna;

 ¿au ez da zure biyotz opakiz

 guztiz goikiro naizuna;

 eta gozoro maitazunezko

 kabira jaso dezuna?

 

 ¿Au ez da zure biyotz onaren

 agintze goitsuz entzuna?

 egiztatua gerta dedilla

 Eztillargiyan dago zuretzat

 gogozko izakisuna

 biyotztikan muñetaraño

 manchoki datorkisuna.

 

 Amoriyozko baratzachoan

 daguen garbitasuna

 da biyotzaren zakonetikan

 zortzen dan argitasuna

 berak kementzen digu buruan

 oi degun arintasuna

 eta sendatu moteltasunan

 bidezko nazpiltasuna.

 

 Pizkor dediyen lomerroturik

 zeguan biyotz arduna,

 irazeki da eztillarg iko

 sutegi eder garduna;

 oraiñ batetan uzten dezute

 baztar charreko azuna

 opa dizuet pakiarekin

 luzaroko osasuna.

 


inprimatu