inprimatu
Migel Arbiza
Izenburua:
Migel Arbiza
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
931.zk.
Orrialdea:
2

Migel Arbiza

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Bako jaunaren adiskidiak

 Oso pozturik dabiltza

 Zurrutan bidez balantz egiñaz

 Seaska zarraren gisa;

 Lengo batian Plaza zarrian

 Bandera bat zuten iza,

 Turkiyatarren embajadore

 Egin dalako Arbiza.

 

 Embajadore obeagorik

 Ezin liteke arkitu,

 Lan ontarako papar guztiyak

 Garbiro jasuak ditu;

 Emengo kale zabal abetan

 Eziñ dala kabitu

 Gerri ezurrak ate zarraren

 Gisa zayozka nagitu.

 

 Iskribandegi asko daukazki

 Non nai aukeran jarriyak,

 Eta echia debalde diyo

 Beretzat jatzen erriyak;

 Ezagutuak daukazki ondo

 Konsejupeko arriyak,

 Ardoz egoki egiten ditu

 Turkitar letra larriyak.

 

 Turkiyatarrez egunero da

 Ondo jautziriki ibiltzen,

 Umeak pozturik biltzen;

 Isketa luze aspert eziñaz

 Ez da aguro isiltzen,

 Egarririkan ez dubelako

 Arroz ta zizarrez iltzen.

 

 Gaur baldin bada embajadore

 Gorago liteke iyo,

 Zergatik duben turkiyarako

 Bear dan ain bat baliyo;

 Ango goyenak aginteari

 Baldiñ utzitzen badiyo,

 Emperadore ona izango

 Dala, biriro naiz fiyo.

 

 Arbizak orain egin bear du

 Nafarruakin tratua,

 Oker ibiltze gaba sar dediñ

 Bere echera ardua;

 Nola daguen air barrenera

 Turki gortean sartua,

 Santero-nian dauka baretzat

 Eche bizitza artua.

 

 Nola Arbiza ez da egoten

 Eche zokuan gordea,

 Askotan diyo ardo beltz orrek

 Kentzen burutik kordea;

 Irichi zayo irabazi ta

 Merezi zuben lorea,

 Turkitar denak deitu diyote

 Biba embajadorea.

 


inprimatu