inprimatu
Mandataria
Izenburua:
Mandataria
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
277.zk.
Orrialdea:
2

Mandataria

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Esku otar bat arturik doa denda danetan

 Galde, egiñaz, zer bear diran ekarri,

 Bada astutzen bazayo ezer dendariari

 Ez da astuko begiratzia apalchuetan;

 Piper belch edo azukrerikan potochuetan

 Begira beza dagon, ez gero deus esan neri-

 Au diyo bada esaten dendan daguenari

 Gero ez dezan ezparik izan argan ezertan.

 Mandatu danak artu, ta gero astoarekiñ

 Ekiten diyo eguneroko bere lanari,

 Gonak gerrira jasorik, eta zigor batekin

 Berotzen dizka bi anka zañak abererri;

 Ta joan nai ezik jartzen bazayo seta charrakiñ

 A! ze aldetik bultzaka diyo esaten, ¡arri...!

 


inprimatu