inprimatu
Maitasuna
Izenburua:
Maitasuna
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
120.zk.
Orrialdea:
3-4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maitasuna

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 ¡O, amoriyua, amoriyua!...

 Zure mende gauzkatzu

 non nai, gau ta egun,

 askotan ez dakigu

 zer egiten degun.

 ¡Esna, edo lotan!...

 denak lotuak gaude

 zure lore sortan.

 

 ***

 

 Aiñ zera, aundi eder,

 nola zeran fiña,

 gure gayak ez dira

 zuretzako diña

 ¡Eta zer pizkorra!...

 gizon bat illagatik

 zera illezkorra.

 

 ***

 

 Kantari

 

 Amoriyoz nausi zeran

 nere maitia,

 nitzaz kupi zaitia;

 baldiñ ontzat badaukazu

 nere borondatia,

 zure biyotzeko suan

 erre bedi neria.

 


inprimatu