inprimatu
Kolka eta ate chituak
Izenburua:
Kolka eta ate chituak
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
270.zk.
Orrialdea:
2

Kolka eta ate chituak

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Ate ñabarrak, churiyak, beltzak

 Naste aundi, txchikiyak,

 Beren mokua urpian sartu

 Digdute gogoz goztiyak;

 Chit pozturikan ibill oi dira

 Egazti ipur-taundiyak,

 TRakeskariyann putzu anudiyan

 Pishti igerilariyak.

 

 Askar bidia ikasten dute

 Errekacho ingurura,

 Utzirik kolka legor bidian

 Joan oi dirade putzura;

 Legorretikan ojuka oi da

 Egon kolka gaisho ura,

 Ekarri naiyan, chitocho ayek

 Bera daguen lekura.

 

 Ur baztarretik pauso geldiyan

 Dabill chito ayen ama.

 Larriturikan deika guztiyai

 Atoshte, atoshte, nigana;

 Bada ni ezin orrantz joan neike

 Aushen da pena ta lana

 Adi zazute nere maitiak

 Aditu nere esana.

 

 Ondo gabiltza putzu ganian

 Anai guztiyak batian,

 Bedorri bego etzan, ta zabal

 Gure zai belar gañian;

 Au erantzunik dijuaz pozak

 Amaren iges urian,

 Bañan bi, edo iru geditu

 Dira katiu larrian.

 

 Orzu egiñaz eskatzen ziyen

 Ama onari laguntza.

 Esanaz, premiyan gaude eta

 Aguro betor onuntza;

 Au ikusirik kolka ark diyo

 Jehoiñ, banator orruntza,

 Min badezute topatuko det

 Zuek sendatzeko untza.

 

 Berialashen joan zan korrika

 Errek ertzeko lurrrera,

 Eta gaishua chituagatik

 An erori zan urera;

 Estroposoka askar joan nairik

 Ayek lurrari kentzera,

 Ez uste gatik joan zan gaishua

 Bizi maitia galtzera.

 

 Bide charreko ibillerakin 

 Okerra zaigu etortzen,

 Ama on asko kolkaren gisa

 Dira gaishuak erortzen;

 Ara zer digun ishpillu onek

 Guztiyari argi jartzen,

 Guraso zarren konseju onak

 Ez badira onez artzen,

 Denok degula uste gabian

 Geon biziya beartzen.

 


inprimatu