inprimatu
Ishpillu ona
Izenburua:
Ishpillu ona
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
76.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ishpillu ona

 

Uranga, Juan Jose

 

 UDa berriyan arbola oztoz

 ondo betetzen danian,

 chori chikiyak etortzen dira

 anchen umatu nayian,

 topatzen dute oztape artan

 ardaska biren gaņian

 toki pollit bat, ari ditezen

 beren gogozko lanian,

 egopez bero jar ditzan amak

 arraultzak kabi maitian.

 

 Chori-ar aitak arbolatikan

 ateratzian kanpora,

 kabi gai onak dizka iyotzen

 bere emeari gora;

 eme gaisuak esaten diyo

 ez joan aldetik iņora,

 ez dezaidazun gauza charrikan

 zergatik beti presondegiya

 etortzen zaitan gogora.

 

 Bere lagunak diyo, egingo

 det ondo zuk agindua,

 naiz egon arren inguru ori

 beste batek arindua;

 bada ez nago zure agintez

 penaz beterik mindua,

 baizikan nago egin nayaren

 aldamenian utziko dizut

 nik lur orretan bildua.

 

 Umiltasuna ta laua dute

 choriyak emen argira,

 munduan ondo ager gaitezen

 ispillu ontan begira;

 batak bestiai lagundurikan

 oriyek bizitzen dira,

 zeren kabitzen daudeu denboran

 alfer samarrak balira,

 zori onikan ez bezateke

 eraman beren kabira.

 


inprimatu