inprimatu
Gure pelotariyak. Pedro Arrese-Igor (Portal)
Izenburua:
Gure pelotariyak. Pedro Arrese-Igor (Portal)
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
242.zk.
Orrialdea:
2

Gure pelotariyak. Pedro Arrese-Igor (Portal)

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Idi, uztarri eta akullu

 Utzirik era bat oso,

 Pelotaritza ager zitzaiyon

 Beretzat guztiz eroso;

 Igarri zuben itzantzan zala

 Biziko beti nekoso,

 Argatik orain dago igeri

 Urre putzutan chit gozo.

 

 Aurre jokuan gogorra dala

 Denok degu aitormena,

 Orren besuak dala diruri

 Argin malluan kirtena;

 Pelotaritzan achitua du

 Malla goitsu ta lenena,

 Plazan aguro begiz jotzen du

 Utz-unak duben legena.

 

 Beso biurrez gogor jotzen du

 Besagaindikan ere bai,

 Ez da estutzen ezergatikan,

 Guztiz ibiltzen da lasai;

 Jartzen danian chishterarekin

 Joku kontrakuaren zai

 Erakusten du noraño duben

 Indarrez pelota jo nai.

 

 Plaza barrengo autzak ederki

 Ditu chishteraz astintzen

 Eta besua ondo badauka

 Ez du jokurik arintzen;

 Atze aldetik asten danian

 Aurrekuari agintzen,

 Berak nai duben gisa, pelota

 Du joerakin zatitzen.

 

 Iruratikan agertua da

 Orlako pelotariya,

 Aurrenetikan izandu zana

 Jokalai eskulariya;

 Begi zorrotzez ikusi ziyon

 Joku oni belarriya,

 Argatik orain deitzen diyote

 Portal ikaragarriya.

 


inprimatu