inprimatu
Gure Pelotariyak. Juan Jose Gorostegi (Irun)
Izenburua:
Gure Pelotariyak. Juan Jose Gorostegi (Irun)
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
188.zk.
Orrialdea:
3

Gure pelotariyak. Juan Jose Gorostegi (Irun)

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Gizon egiñik achitua du

 Bizi moduzko adarra,

 Dalako besos indartsua, ta

 Chimishta baziñ azkrra;

 Plazan korrika dabilenian

 Diruri, zezen nafarra,

 Edo bestela susko kurpillan

 Jirako su eta garra.

 

 Besagaindikan gogor jotzen da

 Sake gogorra atera,

 Kontrariyua biltzen da bere

 Neurriyetako katera;

 Aurre jokuan chit egoki da

 Egiten bere papera,

 Bigurriya du, bi paret eta

 Joku motzeko sarrera.

 

 Bere lekua ondo zaitzen du

 Bear dan gaiyan eutziyaz,

 Eskui joku nazmengarriyez

 Tantua ondo neurriyaz;

 Jolas tokitzat artua dauka

 Plaza, chishtera jantziyaz,

 Pelotaritzan saiyatzen danak

 Tellagintzari utziyaz.

 

 Beso biarra chit motela du

 Zeñaz ez dan ezer fiyo,

 Iñoiz edo beiñ sayatzen bada

 Osoki ukatzen diyo;

 Choko aldera pelotarikan

 Iñork botatzon badiyo,

 Saiyatu arren achitu nairik

 Ez diyo ezer baliyo.

 

 Bañan bekokia askoten oi da

 Jartzen biziroki illun,

 Zeñaz orduan pelotariya

 Zein dan erakusten digun;

 Baso biurrak ukatu arren

 Sankoz arki da chi bigun,

 Nere iritziz esan det zer dan

 Euskal pelotari: Irun

 


inprimatu