inprimatu
Gure pelotariyak. Eustakio Brau
Izenburua:
Gure pelotariyak. Eustakio Brau
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
158.zk.
Orrialdea:
3

Gure pelotariyak. Eustakio Brau

 

Uranga,Juan Ignacio

 

 Pelotari onengaiñ

 Gaur nai det itzegin

 Nere irakurleak

 Ar dezan atsegin;

 Asko aldiz diyote

 Plazara otsegin,

 Ez deitzot ontan iñork

 Dubenik utsegin.

 

 Pokalari zarra da

 Gaztea izanik,

 Ez du des aditutzen

 Lagunan esanik;

 Ez ditu idukitzen

 Begiyak etzanik,

 Iñork ez du ukatzen

 Maisu ona danik.

 

 Onek duben jokua

 Da chit marrajua,

 Zeñaz neurtzen duben

 Ondo arrak jua;

 Gorputz liraiñ duna da

 Bikaiñ, ta majua,

 Pelotarako beti

 Izan du tajua:

 

 Atochatik asi zan

 Onen izaera,

 Tanto kontatzalle zan

 Bere asi era;

 Chit deitua izan da

 Bilbao aldera,

 Plaza euskara eta

 Buenos Aires-era.

 

 Oso gogoz asi det

 Iskribusko lan au,

 Segituko det, griñak

 Utzitzen ez banau;

 Euskarazko joku on

 Prestuak pozten nau,

 Bizi bedi pelota

 Jokuarekin Brau.

 


inprimatu