inprimatu
Gure pelotariyak. (Gabriel Echebeste, Juan Jose Ezeiza)
Izenburua:
Gure pelotariyak. (Gabriel Echebeste, Juan Jose Ezeiza)
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
506-508

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gure pelotariyak. (Gabriel Echebeste, Juan Jose Ezeiza)

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Ibillkariya da chit

 Pelotari fiņ au,

 Onen gogor jotziak

 Asko arritzen nau;

 Ez dirala deritzot

 Onen antzeko lau,

 Barkatu ichumenak

 Engaņatzen banau.

 

 Uts bat egiten ez du,

 Dana du betia,

 Ez du zenbaitek beziņ

 Lasaiya estia;

 Ez du ezagututzen

 Zerchu dan nekia,

 Atze joku ederta

 Oso du beria.

 

 Noiz nai atzian da ta

 Gaņera aurrian,

 Joku ona jartzen du

 Eratzen danian;

 Bigunki ibiltzen da

 Plaza zabalian,

 Bere lagun onari

 Lagundu naiyian.

 

 Gorputzez medarra da,

 Kolorez belchantza,

 Pisuz oso ariņa

 Izango du gantza;

 Egakiya da eta

 Joera du latza,

 Neurri onez emana

 Du bataioz gatza.

 

 Pelotari on askok

 Naute jokuz bete,

 Baņan ez Gabrielen

 Jokuak ainbeste;

 Jaun bat etor zitzaidan

 Bertso aben eske,

 Jakin dezagun danok

 Zein dan Echebeste.

 

 ***

 

 Juan Jose Ezeiza (Mardura)

 

 Ara Mardura pelotariya,

 Maisu chincho ta prestua,

 Saiyatzen dana irabazitzen

 Partidu gogor estua;

 Ziarrera chit joku ona du

 Oso biguņa besua,

 Lagungarritzat ere badauka

 Bikaiņa ezker eskua.

 

 Pisuz ariņa, zankoz azkarra,

 Azkarragua korrika,

 Ikusten dana elur peloten

 Gisa lurreanamilka;

 Bere iritzi ona ematen

 Jartzen danian isilka,

 Partidu artaz etsi ta ez da

 Asten pelotan arrika.

 

 Askotan oso arriturikan

 Egon oi gera begira,

 Nola atzetik etorri oi dan

 korrika plaza erdira;

 Biguntasunez diruri dala

 Errekachoko aingira,

 Bigurkeriyan dabillenian

 Goi ta be jira ta bira.

 

 Plaza barrenen egonagatik

 Joateko bere lekura,

 Bere bururik ez du sartu oi

 Beņere toki estura;

 Beti pelota erortzen zaiyo

 Beregana chit gertura,

 Egite abek argitzen dute

 Maisu bat dala Mardura.

 


inprimatu