inprimatu
Gure pelotariak. Biktor Enbil
Izenburua:
Gure pelotariak. Biktor Enbil
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
655.zk.
Orrialdea:
1

Gure pelotariak. Biktor Enbil

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Pelotari chit umilla da ta

 Biyotzez oso prestua,

 Aurre jokuan pe otagana

 Jarrera chit du gertua;

 Tanto alferrak agertzen diyo

 Duben geniyo estua,

 Esaera dan bezela, jartzen

 Zayo kopeta beztua.

 Besagaiñ ona dauka Biktor-ek

 Begiya berriz zorrotza,

 Joku zintzuaz agertzen digu

 Euskal jatorren biyotza;

 Joku motzean neurtzen daki

 Kontrariyuen kokotza,

 Bi pareteko joera da chit

 Biurri edo zipotza.

 Badu sakean errestoz ezik

 Zipozkeriya ugari,

 Baldin putzuzko jokua balitz

 Egingo luke ugari;

 Partiduaren asiyeratik

 Begiratuaz plazari,

 Kontu aundiyan entsitzen diyo

 Aurreko bere lanari.

 Argitatu det bear dan gayan

 Nere iritzi urriya,

 Ariñ antzean arturik joka

 Aurrekoari neurriya;

 Oriyotikan agertua da

 Orlako jokalariya,

 Bere lan fiñak mereziya da

 Ematen zayon sariya.

 


inprimatu