inprimatu
Gure musikalariyak. On Miguel Oņate (Maisua)
Izenburua:
Gure musikalariyak. On Miguel Oņate (Maisua)
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La uniķn vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
262.zk.
Orrialdea:
2-3

Gure musikalariyak. On Miguel Oņate (Maisua)

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Ederkiartzen dizka

 Musikari gaņak,

 Bear bezela ondo

 Ornituaz maņak;

 Nola dauzkan artuak

 Ain ongiro zaņak,

 Alozez ateratzen

 Diyozka ordaņak.

 

 Musikan egiten du

 Bero diņa sayo,

 Lan chit onak dirade

 Beregandik jayo;

 Gauza gogozkorikan

 zortutzen bazayo,

 Utsaldi charrik iņon

 Itzultzen etzayo.

 

 Berez izanagatik

 Lantegai au zalla,

 Zuzentzen da ongiro

 Artzen duben salla;

 Egokiera onez

 Neurtuaz malla,

 Legun jartzen du luma

 Dagona karkalla.

 

 Maisu abilla dala

 Ez da zer esanik,

 Iņork uste etzuben

 Orlakua zanik;

 Bere ontasunez da

 Au egon etzanik,

 Onrra da Donostiyak

 Seme au izanik.

 

 Piano jotzen zuben

 Madrillen ikasi,

 Gero rezan, Iruņan

 Plaza irabazi;

 An aurkestu zizanak

 Zituben chit autzi,

 Zalako jakintsuen

 Soņu jotzen asi.

 

 Musikak izan arren

 Zazpi milla kate,

 Ez Diyo usten onek

 Denak autzi arte;

 Ala, au izanikan

 Ez degu guk kalte,

 Bestela nai dubenak

 Egin beza galde,

 Zeiņ da Donostiyako

 Maisutzar Oņate.

 


inprimatu