inprimatu
Gure loreak
Izenburua:
Gure loreak
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
36

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure loreak

 

Uranga, Juan Inazio

 

 1

 

 Errenteritik dantzara gatoz

 Donostiyara pozikan,

 gure kayetan txirriyatzen dan

 odolak ez du otzikan;

 ŋintza tantoka nola darraye

 odeyai gabaz goitikan?

 ala datorgu jolas gogua

 Euskal Amaren oitikan.

 

 2

 

 Jayan usayak esnatzen gaitu

 garayaz lendik goizean,

 baņan mindutzen gaitu, karrikak

 eudi txintxarrak loitzean;

 oitura zarrak ekar nayaz

 berriro gogoz oitzean,

 gure biyotzak goituko dira

 oek guziyak goitzean.

 

 3

 

 Neskatxa eder guztiz liraņak

 Donosti onek baditu,

 oen antzeko aingerurikan

 ez degu iņon arkitu;

 Elizak bere aldarietan

 orren ederrak balitu,

 gure biyotzak dituen kutzu

 txarrak litezke garbitu.

 

 4

 

 Donostiyako neskatxak dira

 baņan, banako loreak,

 Euskal-erriyak ez ditu sortu

 idukitzeko gordeak;

 onak badira erbestietan

 baņan iņun ez obeak,

 orren liraņik ez du egingo

 gizon ekintzaz moldean.

 

 5

 

 Begira nola dantzatzen geran

 ariņ ta guztiro biguņ,

 zergatik guri sasoyak orla

 guztiya mogitzen digun,

 argitu dira gure begiyak

 lendikan egon illun,

 biurkeriyan gabiltza beti

 geldirik ez gaude iņun.

 

 6

 

 Aingeru oyen biyotz albalitz

 gure oetan iltzatu,

 edo bestela pitxi ontzi bat

 bezela ondo giltzatu;

 orriyaz jo ta oi dan antzera

 leyarra zerbait pitzatu

 oyen begiko dizdirak digu

 begi ņiņiya printzatu.

 

 7

 

 Lore onena ezaguna da

 askoren arteko xortan,

 nola egur bat okerren pillan

 berdiņ ta zuzena non dan;

 ardi ederrak izan oi dira

 bildotxak ere bai bordan,

 ŋjakiņ al leike Donostiyako

 neskatx ederrena nor dan?

 

 8

 

 Gure ustean alferrik gatoz 

 Aingeru oyen eskera

 lotza guztiyak oso utzirik

 erri batetik bestera;

 gure gai onak agertu gabe

 emendik juango ez gera,

 Euskal dantzakin gaitu ditzagun

 Donostiya ta Euskera.

 


inprimatu