inprimatu
Franzizko Aizkibel jauna
Izenburua:
Franzizko Aizkibel jauna
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
160.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Franzizko Aizkibel jauna

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Erato: zuri deitutzen dizut

 aldan lenena atozkit,

 nere asmoak bete nairikan

 zure zai emen nagozkit:

 biyotza eta buru argal au

 elkar indartzen dagozkit

 aben borroka sutsuarekin.

 dardarizuak datozkit;

 Aizkibel jauna koroatzeko

 zure emaitzak betozkit.

 

 Aren biyotza denok dakigu

 oi zala izan kupikor,

 eta itzaldi samur gosuaz

 guztiz gainkiro mugikor;

 ¿nola da kolka bere izatez

 echerakoi ta urbilkor,

 chito chikiyen zaitzalle on ta

 amatasunez umilkor?

 ala zan buruz Aizkibel jauna

 izkira ederren bilkor.

 

 Malla goitsura eziñ irichiz

 burua dabilgu doi, doi,

 bere nagusi zuzendariya

 edo biyotzaren morroi;

 ikasgayetan asko gerade

 aul edo motel izan oi,

 bañan kondairak esaten digu

 orrolakuak geranoi,

 Aizkibel zala dizdirasunez

 alcha izarrak beziñ goi.

 

 Eunkiden bat, igaroa da

 Franzizko Aizkibel ill zala,

 Aula Euskara maitiarentzat

 zoragarrizko itzala;

 bera izentzen aditu nuben

 mutill chikiya nitzala,

 aren itz onak zure buruak

 oroigarritzat ditzala,

 ta berak jarri zigun bide on

 artara Jaunak gaitzala.

 

 ¿Nola gentzake aztutzat utzi

 aren izen omentsua,

 Euskaltasunez izana bada

 leñargiti goyentsua?

 aunditasunez aiñ zan galanta

 seme on eta zintzua,

 bere jakinde aundiz argitu

 zezakiena itzua,

 alakuakin senda leike gaur

 Ama Euskara mintzua.

 

 ¿Nola izarrak goi garbi dala

 dizdiratzen dute goya.

 eta aitzurraz erabiltzen du

 nekazatriyak lur zoya?

 ara mogitzen zuben Aizkibel

 jaunak iñozuen loya,

 izkira onez egiñik zintzo

 jakintsunari oya;

 orrelakoak merezi luke

 diamantezko koroya.

 

 Ametsa dala diruri bañan

 egiya bere bidian,

 ikusten degu aren egintzaz

 zakokirozko fedian;

 -Euskaragana zeukan maitasun

 aundiya biyotz berian,

 Aita on aren gisa gu ere

 egon gaitian gerian,

 baldiñ oiturak nai badituzu

 iduki beti lenian.

 

 Itz egin beze arsisak eta

 errekachoko izayak,

 chori chiki ta kirkir berritzu

 igelakin bat arrayak;

 zutitzen diran gisan biyotz on

 maitasunera sar nayak;

 zutitu bitez Izarriz tar on

 Azkoitiyako galayak,

 jaigarri ontzat apain ditzaten

 biltokitako agayak.

 

 Gauza guztiyak dira dutenak

 bakoitzak beren banaita

 Aizkibel zanan izena bear

 degu biyotzetik maita;

 oju batek dit neri barruna

 oso mugirotzen naita,

 zeren jakintsu aren izena

 mugirotiya chit baita,

 koroitu bedi dizdirantez ta

 urrez, euskladunen Aita.

 


inprimatu