inprimatu
Eztaida urrezkoak
Izenburua:
Eztaida urrezkoak
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
297

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eztaida urrezkoak

 

Uranga eta Berrondo, Juan Ignazio

 

 Eztaida urrezkoak

 Dira zelebratzen,

 Bedorreti onran gogoz

 Gaur det izkribatzen;

 Jakintsuen artian

 Buru da agertzen,

 Alta bedorri degu

 Pozik izendatzen.

 

 Fede aundiarekin

 Det nik sinistatzen,

 Gizon jakintsu dana

 Nola duten gurtzen;

 Guztiak geradela

 Belaunikatutzen,

 Bedorren oņetara

 Gera biurtutzen.

 

 Kantatuaz banua

 Erroma aldera,

 Jakinduri aundiko

 Aita ikustera;

 Guazen bada guztiok

 Esker ematera,

 Alkartuaz albada

 jaunaren echera.

 

 Erabakirik danak

 Dute aukeratu,

 Eta ipiņi dute

 Leon Aita Santu;

 Gizon jakintsu danak

 Dirade alkartu,

 Eser aulki aundian

 Jarri dute prestu.

 

 Euskaldunen artian

 Da ezagutua,

 Bedorren jakinduri

 Miragarrizkua;

 Bedorri izandu da

 Beti maitatua,

 Izan dedilla orla

 Ondo onratua.

 

 Nere biotzak nai du

 Joan bedorrengana,

 Bedorri da munduban

 Jaun ta jabe dana;

 Bizi bedi gurekin

 Gizon aundiena,

 ĄBai! bizi bedi Leon

 Amairugarrena.

 


inprimatu