inprimatu
Ezkillaren lau jo aldiyak
Izenburua:
Ezkillaren lau jo aldiyak
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
559-563

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ezkillaren lau jo aldiyak

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 ARGI-EZKILLA.

 

 Egaztichoak esnaturikan

 Asten dirade kantari,

 Ongi etorri danak batean

 Egiņaz eguzkiyari;

 Festak egiņaz egon oi dira

 Zeru urdiņ jantziyari,

 Arrera ona diyote oso

 Egiten egun onari.

 

 Bakantzen dira izarrak eta

 Asten da-egun argiya,

 Garbiro oso agertu oi da

 Eguzki dizdizariya;

 Indar galdurik ezkutatzen da

 Presakacho illargiya,

 Danbakatzen da ezkill-dorrean

 Berri on zabalgarriya.

 

 EGUARDI-EZKILLA.

 

 Egun erdiya irichitzian

 Amabi dira orduak,

 Indar galtzeak orduan ditu

 Eltze kentzeakin suak;

 Tupi, krispi ta arranbarrilla

 Surtan egonik beruak,

 Chinchilikatu bear dirade

 Egon ditezen jasuak.

 

 Ordu oriyek jo ondorean

 Dator ezkillaren jua,

 Eta orduan errezatzen da

 Maiyan jarririk Kredua;

 Sudurretara etortzen zaigu

 Eltzekai usai gozua,

 Eta sartzen da geren barruna

 Berdindurikan gogua.

 

 "ABE MARI" EZKILLA.

 

 Abe Mariko ezkillak triste

 Jartzen du zeru alaiya,

 Bordara doa ingurututzen

 Aitaldeakin, aitzaiya;

 Indar galtzen da gau beltzarekin

 Eguzki eder lasaiya,

 Ezkutatzeko tenore artan

 Aundiz diruri galbaiya.

 

 Egaztichoen kantacho eta

 Pirripi danak dira uts,

 Ez da aditzen egunan sasoi

 Onetan iņon ere deus;

 Ezkill aundiyan danbatekuak

 Jartzeko digu erreguz,

 Zidaturikan esan dezagun

 Danak batean: Angelus.

 

 AZKEN-EZKILL EDO KERA.

 

 Gaua da eta chit illun dago,

 Ez da kinkikan aditzen,

 Odoi beltzpean illargiyaren

 Arpegiya da gordetzen,

 Choriyak ere isiltzen dira

 Ez dute ezer kantatzen.

 Aize bultzadaz arboladarrak

 Dira piska bat mugitzen.

 

 Atal ondoan argiyarekin

 Joanikan oiyan aurrera,

 Erantzirikan sartzen gerade

 Maindire zuri artera;

 Ezkill aundiyak danbaka digu

 Guztiai adiera

 Lotaratzeko soņua dala

 Azken ezkill edo kera.

 


inprimatu