inprimatu
Enadak. Amalauduna
Izenburua:
Enadak. Amalauduna
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
381

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Enadak. Amalauduna

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Udazkenian alegiņ arren etorri dira

 Beren oitura duten bezela enadachuak,

 Udaberrian berrirotzera beren lanchuak,

 Edo, topatzen baldin badute, lengo kabira.

 Egiten dute amoriozko lenengo jira

 Ipiņi nairik kabi sarrean arrautzachuak,

 Baņan kabirik gabe arkitzen dira gaisuak

 Etorririkan aiņ urrutitik toki berrira.

 Bada bakoitzak bere lanari diyo ekiten

 Kabi berriya antolatzeko tellatupean,

 Ta loiarekiņ oso gogorki dute egiten;

 Tellatuaren azpiko aldeko zura ertzean,

 Kabicho artan chorikumeak jaio ditezen

 Enadak ditu jartzen arrautzak lumasapean.

 


inprimatu