inprimatu
Enada
Izenburua:
Enada
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La uniķn vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
515.zk.
Orrialdea:
2

Enada

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Astu ta ez banago

 ez nago ichua,

 zu zera nik asiya

 nuben kabichua;

 orain da urte bete

 denbora justua,

 nik utzi zindutala

 oso zapuztua;

 ez da geroztik izan

 berrirotzen iņor,

 ezaguturik, chit zaill

 dala egiten or;

 ez dakit nola eta

 nolatan, arriya

 sar tu zan, eta autzi

 zan kabi erdiya;

 nere orduko lana

 oso zan desegiņ,

 jarri nitzan geroztik

 eziņik leus egiņ;

 baņan alaz guztiyaz

 nairik lan berritu,

 zitzaidan leku on bat

 berriz egokitu;

 eta asirik lengo

 gisara ibiltzen,

 segi nuben berriro

 zakarchuak biltzen:

 berrirozko lan onek

 etziran ukatu,

 pakean nuben kabi

 berriya bukatu:

 an nituben arrantza

 gogozkuak jarri,

 naiz ibillirik kabi

 lantzen oso larri;

 ishtillu estu abek

 ziraten ekarri,

 nere lan guztiyaren

 ordaņa pozgarri.

 ................

 Ez badigu lanikan

 nausi batek opa,

 enadaehan gisa

 bear degu topa,

 benaz lanari artzen

 bazayo tamaņa,

 arki gentzake geon

 egiņan ordaņa

 


inprimatu