inprimatu
Eguna-ri agur
Izenburua:
Eguna-ri agur
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
84.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguna-ri agur

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Eguzkiyak egin du

 oraindaño argi,

 dizdiratzen dijuaz

 belardiyan ar bi,

 ¡begira, zer garbi...

 dijuazen bordaruntz

 eunen bat ardi.

 Amaitu dira, kanta gosuak,

 orra isildu sasi sosuak,

 lotaratuak daude usuak

 nola bordako ardi gaisuak.

 Ederra joan da gaurko eguna;

 orain, gau on ta oso leguna

 da naikirotzu opa deguna,

 denan abotik gogoz entzuna.

 Irudiz izan arren

 luze dana labur,

 udarako egunak

 eman digu amur,

 ¡ain goso ta samur...!

 non illunabarturik

 egin digun agur.

 


inprimatu