inprimatu
Ebroko katea
Izenburua:
Ebroko katea
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
177-178

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ebroko katea

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Kite ori da omenaz ondo

 Daukaguna guk jantziya,

 Ez da bada ez, orren kondaira

 Orainchen sortu berriya;

 Pozgirotzen naiz izendatzian

 Ebroko ate aundiya,

 Euskaldunak or arkitzen zuten

 Euskaldunak sartzeko doaiya.

 

 Euskal-mendiyan sortutzen dira

 Lorecho edergarriyak,

 Euskaldunaren etsai ziranen

 Odolez ondo bustiyak;

 Zer uste zuten bada zirala

 Euskal-erriko mendiyak?

 ¿Zer uste zuten zirala gure

 Aiton zar buruzuriyak?

 

 Indartsu zeuden eta gañera

 Ziran buruz chit azkarrak,

 Agintzen ere etziran berak

 Zenbait bezela kaskarrak;

 Arrunt garbitzen zituzten abek

 Ingurutako baztarrak,

 Isill-isillik gelditzen ziran

 Mendi soro eta charak.

 

 Guda gogorrak egin izandu

 Dituzte len euskaldunak,

 Bildur gabeko euskal adintsu

 Eta guda odoldunak;

 ¿Nork ikaratu? ez oñezkuak,

 Guchigo berriz zaldunak,

 Etziran iñoiz atzeratutzen

 Gure aita zentzudunak.

 

 O! kate eder maitagarriya

 Murrutzat aukeratua,

 Ariñ joan oi zan etsai zitala

 Zugandik ikaratua,

 Or dago berriz Euskal-erriko

 Erniyo mendi goitsua,

 Ez dana izan etsayengandik

 Bera beiñ menderatua.

 

 Ematen duen belar ori da

 Etsayentzako arantze,

 Ikaratzen da orri begira

 Basuan dabillen artza;

 ¿Ez aldu bada ikaratuko

 Dar dar datorren arrotza,

 Baldiñ onera etortzen bada

 Jela bera beziñ otza?

 

 Ebroko kate ortan oi zuten

 Garaitu etsai arrua,

 Or utzi zuten naiezagatik

 Gizon askochokok larrua;

 Idukigatik jinkaz ederki

 Antolatuta barrua,

 Etzan beñere lotan egoten

 Euskaldunaren burua.

 

 Aziya ondo zabaldu zuten

 Euskal-erriyan aitonak,

 Etziran abek chorakeriyak

 Buruz pentsatzen egonak,

 Baizikan ziran aben asmoak

 Ondorenguentzat onak,

 Beartzen ziran oso gorgorki

 Aiton gurien azkonak.

 

 Aiton gurien azkonak ziran

 Libertadien nausiyak,

 Oyek zituzten sendaturikan

 Usten euskeran zauriyak;

 Oyek, bai, oyek, artzen zizkaten

 Goitikan bera neurriyak,

 Eta biraltzen zituzten ariñ

 Emendik arrotz guztiyak.

 

 Kate ori da oroigarritzat

 Euskaldunak daukaguna,

 Izen eder au kanpo erriyan

 Danentzat da ezaguna,

 Jiran ez dauka belar charrikan

 Urruti berriz azuna,

 Ebroko kate ederra da au

 Onra aundiyan deguna.

 


inprimatu