inprimatu
Donostiyako adiskide jostalariyak. Urnietako jai aldiyan
Izenburua:
Donostiyako adiskide jostalariyak. Urnietako jai aldiyan
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
107.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donostiyako adiskide jostalarriyak. Urnietako jai aldiyan

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Illargi eta izar taldeak

 utzirik garbiro goya,

 eguzki eder zoragarriyak

 agertu zuben koroya;

 itsasoaren baztarretikan

 beltzik zetorren odoya,

 garbitu zuben, desegiñ oi dan

 gisa, altza du ordoya.

 

 Choriyak anitz ostajepean

 beziñ alaiki ta pozak,

 alai ginduen, Urnietako

 Eliz ezkillaren otzak;

 ¿nola poztutzen gaitu guraso

 onak, aur baten jayotzak?

 gisa berean poztu ginduen

 gero Galartza-ren bozak.

 

 Iparragirre zanan erriyan

 dago onen batayua,

 Billarreal-i zorko diyogu

 denok ori an jayua;

 Ezpondak ziyon: ¿Uetan alda

 kantari goitzu yayua?

 ikasiko du Galartzarekin

 egiten badu sayua.

 

 Urnieta-ko jolas aldiyak

 irten zitzaizkigun jator,

 egun artako jolasmen onak

 beti ditzakegu aitor;

 Echezarretak diyo: gurekin

 gizon egoki bat dator,

 Lezoko seme, mami urruti

 azal ugaridun Pastor.

 

 Olazabal-ko antisungille

 jostiruditar bikaña,

 seaskatikan edozki zuben

 euskal bularran iraña;

 jostirudiko sayo denetan

 baliyo zuben bik aña,

 oso ederki dantzatzen zuben

 eta leunki mingaña.

 

 Aramberri zan antzalaritzat

 egiten zuben gizona,

 erladi saitza sari goitsuak

 arretaz darizkiyona;

 urte onetan ere jaso du

 ziñalpen eder chit ona,.

 pozak mendean artu ninduen

 balitz bezela biyona.

 

 Echebeste-ko Laureano ta

 Arrillaga-ko Lorencho,

 ardoketari ospatsuetan

 agertzen dira goyencho;

 nik badakit zein arkituko zan

 jai aldi artaz gozecho,

 ara joan gabe gelditu zanez

 Ayestaran-go Josecho.

 

 San Miguel egun bereko goiza

 atsegintzua zan agitz.

 Zeru zabal, ta urdiñ ederrak

 apaintzen zubela garbiz;

 ¿nola egoten dira belardi

 onak estaldurik ardiz?

 ala elizan ipiñi zuten

 aldare nausiya argiz.

 

 Echezarreta aipa bear det

 aztu ez dezaigun, berriz,

 bere zuzendu onez kanta zan

 meza nagusiya egiz:

 makilla mocha goratuaz bat

 mireztu ninduen, erdiz

 maisu goitsuen mallan jarri zan

 zuzenkidatzez ta begiz.

 

 Izar arteko gau gi ederrak

 du illargiya arratsak,

 duben bezela, Echezarretan

 eskuratzen dan ardatzak

 intzak gozatzen dituen gisan

 loredi eta baratzak;

 gozakiturik gora ziyozkan

 aginte denak Galartzak.

 

 Ostalariyak jarri zizkigun

 mokaru gozo ederrak,

 sopan ondoren usakumiak

 ollasko eta eperrak;

 damacho alai serbitzariyen

 eginkisunezko gerrak;

 merezi ditu sari onez gaiñ

 gugandikako eskerrak.

 

 Bazkari onez guriturikan

 jaki errotatik gantza

 kuchapetua izan zan gure

 arpegi guztiyen antza:

 ¿arrantzaliak nola lotura

 sendoz moldatzen du tantza?

 ala beran molda genduen

 guk plazan aurresku dantza.

 

 Illunbartu zuben garayan

 eguzki gabe, itzala,

 mintza zan guri adierazi

 nairik eguna ill zala;

 orain zeruak emankisunak

 guretzat luza ditzala,

 eta osasun onan laguntzan

 berriro elkar gaitzala.

 


inprimatu