inprimatu
Donosti pollita
Izenburua:
Donosti pollita
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
81.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donosti pollita

 

Uranga, Joan Inazio

 

 Donostiyari ez lezayoke

 iñon koroirikan jarri,

 zergatik dauzkan berez zortuak

 egokitsu ta ugari

 eta gañera osasunezko

 putzuan dago igari,

 non zaizkan ate zitalak isten

 sasoi berean gaitzari.

 

 Zubiyak dauka alde batetik

 oso gauza egokiya

 diruri dala egaztiyentzat

 egiña dagon tokiya;

 zurriola da bere izenez

 paus-ibill leku garbiya,

 loretegi ta suaitz ederrer

 dago ederki jantziya.

 

 Onuntz datorren arrotza bada

 arki barrundik eriya,

 Konchak ezkeintzen diyo oparo

 osasun guztiz berriya!

 bisaje charrez datorrenari

 argitzen diyo begiya

 bai eta ere ariñ ta bigun

 jarri badago nagiya.

 

 Igeldotikan jarri ezkero

 Donostiyara begira,

 berdin gabeko poztasuna da

 sartzen biyotzan erdira;

 urez ederki apaindua du

 Uri pollit onek jira,

 onlako erri egokirikan

 iñon beste bi ez dira.

 

 Uliatikan begiraturik

 zubi eder ta berrira,

 agertzen zaigu zer ederra dan

 duben sarrera errira;

 erri askoren artean au da

 irtetzen goitzu argira,

 ¿zer mintsu ez da gogoz etorko

 osasunaren kabira?

 

 Asko otortzen dira onera

 beren biziyaz, etzita,

 gero ditezen joan emendikan

 erru char denak utzita;

 galik onenak dauzka berekin

 ain dago ondo jantzita,

 osasunari dagokionez

 au da Donosti pollita.

 


inprimatu