inprimatu
Donadua-ren achurra
Izenburua:
Donadua-ren achurra
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
85.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donadua-ren achurra

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Nere maitecho Ąau nere poza!

 gogoz aurrera atozkit,

 zu ikusteko intziriyakin 

 zure zai emen nagozkit;

 maitasunaren oroitz ederrak

 maiz biyotzera datozkit,

 bi beso abek zabaldurikan

 besarkatzera natozkit.

 

 Zureganuntza erakarri nau

 len egin dezun itz otsak,

 maitasunaren berotasunik

 ez dit kenduko izotzak;

 neurri gabeko boztasuna du

 sentitzen nere biotzak,

 gauza aundiyak merezi ditu

 za bezelako bildotsak.

 

 Maitasunera ezin egongo

 zaiskigu biotz bi, otsak,

 ez nau iņola atzeratuko

 maitetasunez ni lotzak;

 chinista zazu, ortaratu nau

 barrunen daukadan pozak,

 ori gezurra gertatzen bada

 eztal nazala arlozak.

 

 Aingerucho bat ego zabalik

 ametzez ikusi arren,

 etzait irudi ain dizdirauta

 nola zu biyotzez barren;

 zure gozozko iturrichuak

 odola tantoz zekarren,

 eta nik bera gogoz miaztuz

 barrun pustua nekarren.

 

 Zu gabetanik ez naiz egoten

 bakardadean errezki,

 zakonchotikan esaten dizut

 gogo anudiz ta siņezki;

 ni biyotzetik jartzen banazu

 arrez beterik miņezki,

 galduko ditut atze aurriak

 eta nere bi sayezki

 

 Galdu bearrak izaten ditu

 aldi askotan gizonak,

 ta batez ere nere gisara

 noiz nai egiya diyonak

 nere iritziz utsegin gabe

 esan dizkitant itz onak,

 Jaunak lotura sendoz katiba

 ditzala biyotz biyonak.

 

 Bide guztiya ertzitua da

 baneukan lendik bildurra

 nora izate gozakitsua

 gaurtik da oso biurra;

 ezetz diyozu; mingarritu naiz

 su da suerte makurra...

 Zu zera neri maita kabiya

 ostu zeniran lapurra.

 

 Ez dezaizula bada irudi

 naizela zerbait maltzurra,

 gure biziya luze dalarik

 gerta oi zaigu laburra;

 baldin gaisotzen badirazu gaur

 biyotz on eta samurra,

 nere gaņian jostatuko da

 donaduaren achurra.

 


inprimatu