inprimatu
Chori itztuna
Izenburua:
Chori itztuna
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
215.zk.
Orrialdea:
2

Chori iztuna

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Kaiyolatikan kampora oi zan

 Irteten chori itztuna,

 Asko zekiyen, eta oso zan

 Gauz gozochoen jatuna;

 Janaz ondocho berdintzen bazan

 Chit zan egazti jarduna,

 Gañera berriz egualdi zakar

 Charren adierazduna.

 

 Eguarte batez zabillelarik

 Kaiyolatikan kampuan,

 Licharteriyan asi zan gogoz

 Eltre zar baten albuan.

 Ikusirikan ollo ishter bat

 Eltzean kolpeka asi zitzaiyon

 Eraman nairik mokuan.

 

 Bañan ara zer gerta zitzaiyon

 Ibillirik licharkan,

 Uste gabian erori eta

 Sartu zan buruz saldetan

 Eta lumak an utzi zituben

 Salda on irakiñetan.

 Gero soildua geldi zediyen

 Lumarik gabe penetan.

 

 Gure artean ere askotan

 Licharkerizk kontuak,

 Izan oi dira lau ertzetatik

 Gogor shamarki lotuak;

 Ikusi arren oso gertuan

 Daudela ganza gozuak,

 Garrat litezke uste gabian

 Len gozo idurituak.

 


inprimatu