inprimatu
Biyotza
Izenburua:
Biyotza
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
114.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biyotza

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 ¿Zer dan diyozu gugan daukagun

 erabilkay edo giya?

 gure gorputzan zuzen ardatza

 egizko agintariya:

 berak argitzen digu burua

 eta begiko niniya

 (da esatia) bera degula

 maitasunaren kabiya.

 

 Biyotzekitan igotzen dira

 asmakisunak burura,

 bera jasoaz otoizkisunak

 egiñ oi dira zerura;

 kabi ortatik bidezten gera

 izate guztiz eztura,

 osa dediyen Jaungoikuaren

 zuzende eder on ura.

 

 Zori onaren gorde kucha ta

 charraren zalbatzallea,

 maitasunezko su biziyaren

 chingarra zabaltzallea.

 zerala nago, uste osuan,

 gañera indartzallea,

 gordekoiturik dauden asmoen

 argira azaltzallea.

 

 Zuk dizkigutzu gorputz zatiyak

 zure mugidaz ibiltzen,

 eta gañera gure almenez

 dauzkagun indarrak iltzen;

 argitasun ta jakintasuna

 dituzu burura biltzen.

 nola dituzun mingaiñ pozoitzu

 denak osoro ishilltzen.

 

 Katibatzalle gogorra zera

 pushka chikiya izanik,

 ez nuben uste zure mendian

 beñere jarko nitzanik;

 farragarritzat artutzen nuben

 au iñork neri esanik,

 bañan gaur nago maitasunezko

 iturrichotik edanik.

 

 Itur buruak darabilkiyen

 bezela ura nora nai,

 darabilkizu gure zañetan

 odol biziya nola nai;

 zure bultzadar jartzen dirade

 gure begi biyak alai,

 ¡O, biyotz ona! zuk mugirotzen

 dezu zenbait gazte alai.

 


inprimatu