inprimatu
Biyotza
Izenburua:
Biyotza
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
74.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biyotza

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 ¿Zer dan diyozu gugan daukagun

 Erabilkai edo giya

 gure gorputzan zuzen ardatza

 egizko agintariya;

 berak argitzen digu burua

 eta begiko ñiñiya,

 (da ezatia) bera degula

 maitasunaren kabiya

 

 Biyotzetikan igotzen dira

 asmakisunak burura,

 bera jasuaz otoizkisunak

 egiñ bi dira zerura;

 kabi, ortatik bidezten gera

 izate guztiz eztura,

 osa dediyen Jaungoikuaren

 zuzende eder on ura.

 

 Zori onaren gorde kucha ta

 charraren zalbatzallea,

 maitasunezko su biziyaren

 chingarran zabaltzallea

 zerala nago uste osuan,

 gañera indartzallea,

 gordekoiturik dauden asmoen

 argira azaltzallea.

 

 Zuk dizkigutzu gorputz satiyak

 zure mugidaz ibiltzen,

 eta gañera gure almenez

 dauzkagun indarrak illtzen;

 argitasun ta jakintasuna

 dituzu burura biltzen,

 nola dituzun mingaiñ posoitzu

 denak osaro isiltzen.

 

 Katibatzalle gogorra zera

 puska chikiya izanik,

 ez nuben uste zure mendian

 beñere jarko nitzanik;

 farragarritzat artutzen nuben 

 au iñork neri esanik,

 bañan gaur nago maitasunezko

 iturrichotik edanik.

 

 Iturburuak darabilkiyen

 bezela ura noranai,

 darabilkizu gure zañetan

 odol biziya nolanai,

 zure bultzadaz jartzen dirade

 gure bi begiyak alai ,

 ¡o biyotz ona! zuk mugirotzen

 dezu zenbait gazte galai.

 


inprimatu