inprimatu
Bixente Elizegi-ri
Izenburua:
Bixente Elizegi-ri
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
106.zk.
Orrialdea:
1

Bixente Elizegi-ri

 

Joan Inazio Uranga

 

 Pillotane goitsu ark

 Zeukan besa gaña

 Indarduna zan; nola

 Titiko iraña.

 Biotz xamurduna zan

 Giz antzez bikaña

 Beartsuei etzien

 Laguntzen nai aña.

 Aren beso biurrak

 Arritu izan nau,

 Eta loa galduaz

 Igaro zenbat gau.

 Guztiz bikaña zala

 Dakigu denak au,

 Bere antzekorikan

 Etziran beste lau.

 Eriotza zitzaion

 Bein baten gañera

 ¿Onek mende artu ta

 Gizonak zer gera?

 Naiz arrokeriz zerbait

 Izanak bagera

 Denontzat izango da

 Sega beltz au bera;

 Ta biurtuko gaitu

 Auts edo utsera;

 Gero ager gaitezen

 Jainkoen aurrera.

 


inprimatu