Bi ollarren borroka
Uranga, Juan Ignazio
Ollar bi ziran aserraturik
Elkarri asi mokoka,
Non jarri zuten ollo taldean
Izugarrizko borroka;
Eta pakeak egin nairikan
Tartean sartu zan kolka,
Danak berari eraso eta
An utzi zuten urgunka.
......................
Bada au bera gerta liteke
Askotan gure artean,
Kolkaren gisa sartzen bagera
Ezin liteken gauzean.
|