inprimatu
Bi gizonen tema
Izenburua:
Bi gizonen tema
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
435.zk.
Orrialdea:
3

Bi gizonen tema

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Arrazoirik iñola

 nai azikan eman,

 bi dantzari aserre

 egon ziran teman;

 batek ziyon onela

 osan besteari,

 zarrak ez lezayoke

 utzi gazteari;

 eta nai dezunian

 progatako gera,

 nai badezu jiraka

 edo, goi ta beera;

 neroni joango naiz gaur

 bi gizonen billa,

 zergatik dantzarako

 naizen chit abilla;

 gazteak onla diyo

 farrez ero, ero,

 plazan gera gu biyok

 progatuko gero;

 aurreskua lenengo

 dantzatuko degu,

 baldiñ biguntasunak

 laguntzen badigu;

 gero onen urrena

 zorziko chikiya;

 onek zarra bear du

 izan, ez berriya;

 an ikusiko dira

 gure chishbiurrak,

 eta bigun dauzkagun

 ere zank'ezurrak,

 alkateari eska

 bear zayo plaza

 dantza zagun fandango

 edo kontrapasa

 ala zeriyotela

 biyai autik itza,

 ziran elkarrentzako

 gogor-kiro mintza;

 ez dakit apustura

 ote zuten joka,

 bañan tabernan jarri

 baizuten borroka;

 aserretzeko zuten

 biyek elkar topa,

 zurrutaren indarrez

 asitzeko joka.

 

 


inprimatu