inprimatu
Bakardadeko Ama!
Izenburua:
Bakardadeko Ama!
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
443

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Bakardadeko ama!

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Alargundurik dago

 Amacho negarrez,

 Dagolako gajua

 Biyotzetik miñez;

 Gaitz ortatikan dago

 Sendatu eziñez,

 Oso penaturikan

 Gure utsegiñez.

 

 Bakardadeko ama

 Maitecho euskera,

 Igo dedilla aritz

 Eder goi artara;

 Eta zabal ditzala

 Euskal menditara,

 Orri eder zabalak

 Arbol gañetara.

 

 Fuero zarren landare

 Aritz euskalduna,

 Orri eder ta gerri

 Guztiz gogor duna;

 Orrek indartuko du

 Ama alarguna,

 Gogorturikan oso

 Gaisuan barruna.

 

 Egin zagun guztiyak

 Biyotzez aldana,

 Guazen poztu dediyen

 Gajuarengana;

 Negarrez dago beti

 Gugatik ¡au lana!

 ¡Bakardadeko gure

 Euskararen ama!

 


inprimatu