inprimatu
Autsa
Izenburua:
Autsa
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
202.zk.
Orrialdea:
1

Autsa

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Chinist gentzake dala guztiya

 Iduripen bat bizitza,

 Zeñaz iñola ezin liteken

 Iñor egiyazki mintza;

 Lan bearrian arkitzen danak

 Urruti oi du agintza,

 Estalirikan dagon landare

 Ark duben bezela intza.

 

 Gure bizitzak iduritzen da

 Dala urresko baratza,

 Ala litzake kendu ezkero

 Lan egin bear garratza;

 ¡Egurrak nola oi da berekin

 Lagungarritzat arratsa!

 Bizitz gureak ere ala du

 Zuzengarrizko ardatza.

 

 Bizieraren luze laburra

 Ezin liteke neurtu,

 Bada askotan jakintsuenak

 Ditu lan onek bigurtu;

 Gure iduri choro guztiyak

 Oi dira amets biurtu,

 Jela gogorra oi dan bezela

 Aize epelakin urtu.

 

 ¿Zergatik gera gura bizitza

 Maitearekin jostatzen,

 Eta zergatik jarritzen gera

 Gauzik onena jokatzen?

 Makurtzen gera asten danian

 Indarra zerbait ukatzen.

 Ikusirikan nola dijuan

 Asnase ona bukatzen.

 

 Gure emengo biziera da

 Bestearekiko utsa,

 Betikotazun ederrarekin

 ¿Ote niteke ni kutza?

 Azaltzen zaigu oso illunki

 Eriotzaren bizutza,

 Gorputza illik biur dediyen

 Lendik zan bezela autza.

 


inprimatu