inprimatu
Aurra eta katua
Izenburua:
Aurra eta katua
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
184-185

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aurra eta katua

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Katu beltz eder bat zan

 Baserri batian,

 Ibilli nai zubena

 Beti jolasian;

 Noiz nai ezkutatzen zan

 Su burni atzian,

 Licharka ibill naiyan

 Sarpaka eltzian.

 Aurrak bein deitzen diyo,

 Aio mosiņacho,

 Zu zera neretzako

 Jaio jostallucho;

 Baņan katuak diyo

 Or dago amacho,

 Zeņak berotzen diran

 Bizkarra ondocho;

 Gaņera lapurraren

 Zai or dago chucho,

 Segitutzen dirana,

 Atzetik askocho;

 Orrengatikan nago

 Gordea bildurcho;

 Begiyak ipiņirik

 Argi ta larricho.

 Sa sa jo ta joango da

 Diyo aurrak toto,

 Isutu gabe egin

 Ortik bera tato;

 Ututen? tan da eta

 Neregana ato,

 Pa bat ekachu orren

 Ordaņez pototo.

 Su burniyan atzetik

 Katua irten ta,

 joan zan aurchoagana

 Esanaz, au planta;

 Or egon da chakurra

 Nere zai etzanta,

 Au da leku danetan

 Chakur katu kanta.

 Katu petral char arrek

 Bi belarriyetan,

 Atzamar egin ziyon

 Bada ordaņetan.

 Gero segitzen ziyon

 Aurrak geienetan,

 Makillaz jo nairikan

 Bi anka zaņetan.

 Geroztik katu orrek

 Etzuben koipetan,

 Ibiltzeko lanikan

 Batere kopletan;

 Len beti sukaldean

 Noiz nai jostaketan,

 Ibiltzen zan katua

 Aurrakin festetan:

 Baņan geroz ibilli

 Oi zan gordeketan.

 Gure artian ere

 Dagonak zorretan,

 Ibilli bearko du

 Beti arroketan.

 Zor pagatzalle charra

 Danari benetan,

 Neurriyak artzen zaizka

 Bere bi oņetan;

 Naiz igeska ibilli

 Bide galduetan.

 


inprimatu