inprimatu
Artzai kanta
Izenburua:
Artzai kanta
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
472.zk.
Orrialdea:
1

Artzai kanta

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Aditu det zaruko

 Aingeruen boza,

 Zeñak diran chit sartu

 Biyotzera poza;

 Eta denok dezagun

 Berri on au goza,

 Diyote gerta dala

 Jesus-en jayotza.

 

 Dator berdin jartzera

 Gaistuen ezola,

 Eta erakustera

 Beraran eskola;

 Erodes-ak chinistu

 Ezin du iñola,

 Errege gallenena

 Belen-en dagola.

 

 Jayo da zuzentzeko

 Munduko legeak,

 Lengoak baztarturik

 Jartzeko bereak,

 Denok gaude zorion

 Gozatzuz beteak,

 An dubeko zabal

 Jesus Erregeak.

 

 Erodes egiña da

 Zembait maltzur sayo,

 Delako Jaungoikosko

 Erregea jayo

 Zuben aginte dana

 oso galdu zayo,

 Berriz bere eskura

 Etor'ko etzayo.

 

 Mragarrizko gauza

 Zuztiyen jabeak,

 Oso zabaldu

 Gerako ateak;

 Pekatu beltzak zeuzkan

 Pozoidun kateak,

 Puzkatu ditu guztiz

 Jesus-en Pakeak.

 


inprimatu