inprimatu
Artiz bedeinkatua
Izenburua:
Artiz bedeinkatua
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
80

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artiz bedeinkatua

 

Uranga Berrondo, Jaun Ignazio

 

 Urre askuan ikusi degu

 Gernikan bedeikatua,

 Euskal-erriko arbol ederra,

 Aritz ona ta santua;

 Au euskaldunak izandu degu

 Guztiak adoratua,

 Eta izan da orain artian

 Arbol zabal orritsua.

 

 Gaitza sartuta eroria da

 Aritz galanta lurrera,

 Berrogei ta bost makal dirade

 Etorri bere gaņera;

 Elkarturikan guazen guztiak

 Len zan bezela jartzera,

 Len baņon indar aundiaguan

 Gernikant ipiņitzera.

 

 Euskaldun zarrak beren odola

 Zuten zugatik isuri,

 Baņan zaņetik igarturikan

 Lurrera zera erori;

 Oraindik ere esaten digu

 Biotzak euskaldunari,

 Bear bezela begiratzeko

 Gernikako aritzari.

 

 Aritz ederra ŋnora joan dira

 Zure gaņeko orriak?

 Jarriko alditu lengo lekuan

 Datorren uda-berriak?

 Zure sustraiak ez dira galdu,

 Dauzkagu ondo gordiak,

 Aukeratuta dakagun lurrak

 Emango ditu berriak.

 

 Jarriko degu lur ederrian

 Aritza chit apaindua,

 Agertuko da berriz berriro

 Gaņetik antolatua;

 Lengo aritzak bezela onek

 Emango digu ostua,

 Arbol ederra izango degu

 Guztiok chit mairatua.

 

 Negar egiten dute soroak,

 Negarrez daude ibaiak,

 Umillatutik arkitzen dira

 Negar egiņaz erriak;

 Oroi gaitian aritz ederraz,

 Oroi gaitian guztiak,

 Aritzak nola eman zizkigun

 Orri eder ta larriak.

 


inprimatu