inprimatu
Ansi bat!
Izenburua:
Ansi bat!
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
184-185

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


ĄAnsi bat!

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Igo da Joakinacho,

 Igo da zerura,

 Emanikan aurcho bat

 Ederra mundura;

 Zerutik etorririk

 Aginte on ura,

 Beregandu du Jaunak

 Betiko lekura.

 

 Gaitz charrak iduki du

 Gogorki mendean,

 Oņazez sarturikan

 Penak biyotzean;

 Esan oi dan bezela

 Anima ortzean,

 Dubela egona da

 Luzaro gaitzpean.

 

 Lo gabe egunaz ta

 Esna arratsean,

 Beti antsi batekin

 Egon da nekean;

 Senar gizagajuak

 Oiyaren ertzean,

 Negarra iduki du

 Askotan gordean.

 

 Aur bi gelditu dira

 Amachorik gabe,

 Egiņik umezurtzan

 Izenaren jabe;

 Osasunez gaisuak

 Ondo badirade,

 Aitari laguntzeko

 Izango dirade.

 

 Betikotasunean

 Gozoro badago,

 Len gaizki egon dana

 Orain ondo dago;

 Oņazezko gaitz ura

 Pasarik lenago,

 Zeruan daguela

 Iritziyan nago.

 

 Gure izaera da

 Ondo berdindua,

 Jayotza eriotzak

 Dauka ordaindua;

 Etzaitez egon, Pepe,

 Batere mindua,

 Alarguntze on da

 Jaunak agindua.

 


inprimatu