inprimatu
Amoriyua
Izenburua:
Amoriyua
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
227.zk.
Orrialdea:
3

Amoriyua

 

Uranga, Juan Ignacio

 

 Nere iritziz, amoriyua da su biziya,

 Ur pishka rekin iñola ondo itzal eziña,

 Biyotzera da sartzen gogorki orlako miña

 Non jartzen daben amoriyozko iltzez josiya,

 Bizi maitia galtzez, beregan oso etziya;

 Buruz nasturik iduki oi du bakardadean

 Naiz izan gizon indartsua, chit argaldurikan,

 Bada oyean egonagatik esnaturikan

 Edo lo erdi amets egiñaz daguanean,

 ¡Gisarajua! jartzen iñoiz buruz lanean.

 

 Minchu jartzen da, eta sendakin on baten billa,

 Doa lasterka Bayona edo Paris aldera

 Bañan andikan lengo miñ, eta lengo antzera,

 Biurtutzen da indarrik gabe, ta erdi illa

 Esanaz, ¡orla bizitze arren chit ill nadilla!

 Noiz bait bear, ta arkitutzen du sendakiñchua

 Galdetzen diyo ¿nik zer gaiz detan esan zadazu?

 Erantzunikan, esango dizut ichedon zazu

 Zure gaitza, nik neronek danuat ezagatua

 Ez ikaratu, ez da besterik... Amoriyua.

 


inprimatu