inprimatu
Amoriyua
Izenburua:
Amoriyua
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
410

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amoriyua

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Nere iritziz amoriyua da su biziya

 Ur piskarekin iñola ondo itzal eziña,

 Biyotzera da sartzen gogorki orlako miña

 Non jartzen duben amoriyozko iltzez josiya

 Bizi maitia galtzez beregan oso etsiya;

 Buruz nasturik iduki oi du bakardadean

 Naiz izan gizon indartsua, chit argaldurikan,

 Bada oyean egonagatik esnaturikan

 Edo lo erdi amets egiñaz daguenean

 ¡Gizagaisoa! jartzen du iñoiz buruz lanean.

 ...........................................

 Minchu jartzen da, eta sendakiñ on baten billa

 Doa lasterka Bayona edo Paris aldera,

 Bañan andikan lengo miñ eta lengo antzera

 Biurtutzen da indarrik gabe ta erdi illa

 Esanaz, orla bizitze arren chit ill nadilla;

 Noizbait bear ta arkitutzen du sendakinchua

 Galdetzen diyo, ¿nik zer gaitz detan esan zadazu?

 Eranzunikan, esango dizut, ichedon zazu,

 Zure gaitza nik neronek daukat ezagutua,

 Ez ikaratu, ez da besterik, amoriyua.

 


inprimatu