inprimatu
Amets bat
Izenburua:
Amets bat
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
405

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amets bat

 

Uranga eta Berrondo, Juan Ignazio

 

 Bart arratsian oyeratuta

 Lendabiziko burura,

 Sartu zitzaidan igo nitzala

 Egaturikan zerura;

 ¿Amets gozorik ote da bada

 Berdintzekorikan ura?

 Aingeru eder zeruko bati.

 Begira nion korura.

 

 Aingeru arren edertasunik

 Jarri ninduen pomurik,

 Nere artian esaten nuben

 Etzala iñon besterik:

 Beste bat ez det ikusiko nik

 Ori dan beziñ ederrik,

 Nere iritziz ez da zeruan

 Orrelako aingerurik.

 

 Orlako gauzak amets egiñaz

 Etorri zitzaizkidan bart,

 Ta berriz ere desiatzen det

 Beste orrelako gau bat;

 Berriz ere gaur amets eder au

 Bururatuko zait anbat,

 Errezatuaz oyera joana

 Batere penik ez daukat.

 

 Nere biotza gaur dago bada

 Atsegiñ aundiz beterik,

 Ez dago bada nere buruan

 Au beste pentsamenturik;

 Aingeru eder zoragarria

 Zeruetatik jechirik,

 Nere echian gaur sartuko da

 Atzo bezela bakarrik.

 

 Alako gauza eder bat zuben

 Diz-diz egiñaz buruan,

 Orrelakorik ez da arkitzen

 Gizonen bizi-lekuan;

 Esaten zidan aingeru arrek,

 Jarririk nere onduan,

 «Jaungoiko Jaunak emango dizu

 Berekin parte zeruan.»

 

 Dana zan bada alaitasuna,

 Amets gozoa guztia,

 Dana zan bada nere aurrian

 Aingeru ura jartzia:

 Dana zan bada zeruetako

 Ateak idikitzia,

 Ta suletzeak ate zakarrak

 Kolpe batian istia.

 


inprimatu