inprimatu
Amalauduna (On Karmelo Echegaray jaunari)
Izenburua:
Amalauduna (On Karmelo Echegaray jaunari)
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
306

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amalauduna (On Karmelo Echegaray jaunari)

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Izkribatzaile gaiņ gaņeko bat Karmelo dala

 Euskal-erriyan geiyenchuenak ondo dakigu;

 Moldaeracho eder ta asko ipiņi ditu,

 Bada euskaldun artean Jaunak opa dezala.

 Amets ondoren oroi-zitzaidan egin nezala

 Zerbait, zein dan au orain ta gero gaiten oroitu;

 Ez dediyela luma-neria bada ordoitu

 Jaun aundiyari eskatzen diyot argi nazala.

 Gazte zalarik izkribatutzen gogoz asi zan

 Amagandikan ikasi zuen izkuntz onean,

 Euskal-artean askok dakigu gazte au zein dan;

 Dakigu ere egon oi dala libru gaitean,

 Orrelakoak ama euskarak dezazkiņ izan

 Eska zaiyogun Jaungoikoari gure lurrean.

 


inprimatu