inprimatu
Ama euskara
Izenburua:
Ama euskara
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
196-197

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


¡Ama euskara!

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Euskal-kanta zar edercho aiyek kantaturikan

 Ama bat dago seaskachoan aldamenean

 Aur chikiyena lo dauka, eta gon egalean

 Dauzka azicho aiyek negarrez kuskurturikan,

 Esanaz, ez da emen agiri lengo gauzikan;

 Zarrenak diyo, Ama! ¿ez giñan aberatsak len?

 ¿Ez algiñan gu emen ederki bizi pakean

 Saiyaturikan elkar maiterik geon lanean?

 Bada mintasun aundiya sartu zaigu barrunen,

 Ez diralako lengo gauz onak ikusten emen.

 

 Orri argalak dauzka arbol zar maitagarriyak,

 Zartu da, eta gerritik dago okerturikan,

 Eta guk berriz gaitz egiñ eta lotsaturikan

 Dauzkagu malkoz bete betiak gure begiyak

 Ikusirikan zenbat min duben arbol gerriyak;

 Gure mendiyak isilik daude bere lekuan

 Eta ibaiyak ura dakarte tor tor egiñaz,

 Gu berriz gaude arnas lasaiya artu eziñaz,

 Euskal-kabicho chit mintsu eta negarrezkuan,

 Bizitza lasai zarra galdurik, bizitz estuan.

 

 Bañan gauz onak galduagatik gu bizi gera

 Ill arteraño lagundu nairik gure amari;

 Ekartzen lengo gauza on aiyek gaiso onari,

 Baldin jokuan len bezelagen jartzen bagera.

 Naiz jokun orrek izan berekin bere galera,

 Biur gintezke ostera lengo kontuetara;

 Ez etsi iñork galdu gerala oso betiko,

 Euskar-ederra ez degu bada non nai utziko,

 Baizikan degu iyoko arbol adarretara

 Ekar ditzagun lengo oiturak eskuetara.

 

 Itsaso eta mendiyak daude edergarritzat

 Arturik gure Euskal-erria erdi erdiyan,

 Bagaka eta larrosachuak berriz sasiyan,

 Eta aritza Fuero zarraren oroigarritzat

 Daukazkiela chit orri eze on, itzalkitzat;

 Gauz on asko da gorderik egon aritz azpiyan

 Daukazkiela lege zar eta juramentuak

 ¿Non dira bada, non dira gure aita prestuak?

 Ez da agiri zarrik iñorcho jaiyoterriyan,

 Ezkutatuak egongo dira nonbait agiyan.

 

 Ez dira bizi aiton adintsu kaskazuriyak,

 Bañan ordean bizi gerade ondorenguak,

 Danok dakigu gerala aiyen odolekuak,

 Euskal-mendiyen artean jaiyo eta aziyak

 Gerade oso beren antzera ondo eziyak;

 Ots egitea du estalpechora arbol santuak

 Biltzeko danak euskal-oju bat aditutzean,

 Bada ez gaiten iñor gelditu otzak atzean,

 Chuka ditzagun ama zarraren negar malkuak

 Gal-etsi gabe utsegiñ arte zaiñ odolsuak.

 


inprimatu